XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer esan, adibidez, hitz azkeneko ahots neutralizazioaz? 1 Ik. euskal fonologiaren bilakabide honetaz De Rijk 1981, 83. hh..

c) Azkenik, esate baterako oraingo ingelesa aztergai hartuta, garbi dago bin eta pin ahoskatzean, diferentzia [bin] / [pin] dela; [p] sp bilkuran bakarrik gerta daiteke bokal azentudunaren aurrean.

Honela, *sbin edo kidekorik ez dagoenez, ez dago aurkakotasunik [p] eta [b]ren artean.

Beraz, pin eta bin hitzen esanahiak bereizten dira [b] / [p] kontrastea dela medio eta ez erabat [p] / [b] kontrasteagatik (/p/ /b/ fonemen bidez, alegia), enpirikotasuna zorrotz hartuta behintzat.

Haatik, zailtasunak zailtasun, hauxe da Europako unibertsitateetan eta hizkuntzalaritzazko sarrera ikastaroetan gehienetan ematen den fonemaren definizioa.

Izan ere, definiziorik ulerterrazena da eta, beharbada, ikasleen onerako egiten da aukera hau.

Zalantzarik gabe, ordea, ez da definiziorik egokiena.

Badago fonemaz hitzegitearen alde bestelako arrazoirik ere.

Garbi dago, gure ustez, fonemari buruzko gogoeta interesgarrienak ez direla aurkitzen linguistikaren eskola nagusienak aztertzean.

Aitzitik, fonemaren inguruko historiak ahaztu dituen banakoen artean bilatu behar dira, Ulaszyn, Sapir eta beste zenbaiten lanetan, alegia.

Bestalde, aitortu behar da zaila dela aurkitzen linguistikazko liburuen artean Chomsky-ren ondorengo fonologiaren proposamenak zehatz eta ongi jasotzen dituen sarrerarik.

Atal honetan ere bada zeresanik fonemari buruz.

Esan daiteke fonologilariak ez datozela bat fonema deritzon unitatea aztertzeko orduan edo, onenean, adostasuna kaxkar xamarra dela.

Pentsatzekoa da oinarrizko kontzeptuak eztabaidatzetik goragoko nahaste eta korapiloak uxatzeko bidea etor dakigukeela.

Hemen ez da fonemaren definizio bakarra emango.

Zailtasuna laztu nahi genuke eta, horretarako, arazoaren ahalik eta alderdi gehien emateko asmoa dugu.

Ez dugu ukatuko, dena dela, de facto iruzkinen abiapuntutzat hartzen dugula fonologia-aurkezpena ez dela hizkuntzaren eratorpen fonologikoaren katean aldez aurretik finkatuta dagoen maila bateko egitura jakina.

1.1. Aitzindariak Hizkuntzalaritza zientifikoaren sorrera eta, beraz, fonologiarena Saussure-ri lotu ohi zaio, estrukturalismoak zekarren epistemologi-paradigmaren garapenari alegia.

Hala da, gramatikaren kontzeptu osoari bagagozkio, sintaxia eta morfologia edota morfologia eta fonologia erlazionatzen dituzten hatsarrien funtsezko teoriaz ari bagara.

Egia da guzti hori estrukturalistek egin zutela modu sistematikoan.

Baina gogoratu behar da Manu Leumann filologilari klasikoak 1959.ean idatzi zuena filologia klasikoak linguistikaren kontzeptuak bere ikerketa alorrean ez zituztela onartuko zioen kritikaren aurrean.

Leumann-en arauera, hizkuntzalaritzaren kontzeptu nagusienak aurreratuak zituen filologia klasikoak eta, baita ere, indieuropeoari buruzko azterketa historiko eta diakronikoek.

Aipatzen du, adibide gisa, sailkatzerakoan nola multzokatzen ziren hotsak berriagoek fonema esaten dioten horren arauera.

Esate baterako, grekera zaharraren gramatika klasikoetan ez ziren hots hasperendun guztiak sail berean sartzen: linguistika historikoan ez da berdintzat jotzen indieuropeotik jasoa eta sinkroniari zor zaiona (kontrakzio batek sortu hasperena, adibidez: kai + hopos ampgt; kh opos; pro + hora ampgt; ph rora).

Izan ere, linguistika indieuroparra ikerketa historiko sinkronikoa zen neurri haundi batean.